Eduki publikatzailea

Afrikako krokodilo nanoaren garezurra

Afrikako krokodilo nanoa (Osteolaemus tetraspis Cope, 1861)

Munduko krokodrilo txikiena da (1,5 metro luze eta 18 eta 32 kg artekoa), eta Afrikako lau krokodilo espezieetako bat.
Gauko ohiturak dituen animalia lotsatia da eta Gineako Golkoko herrialdeetako oihanetako ibaietan bizi da. Ugaztun txikiak, hegaztiak, arrainak, moluskuak eta intsektuak jaten ditu. Emeak 10-20 arrautza inguru jartzen ditu landare hondarrezko habia eginda, eta arduraz zaintzen du hiru hilabetez.
Ez ditu gizakiak erasotzen. Bere haragia jateko ehizatzen dute. Horixe gertatu zitzaion, hain zuzen ere, hemen dugun honi Mañé ibaian 1986an (Añisoc, Ekuatore Gineako Errepublika) Horregatik, espezie mehatxatua da, eta NKNBk «kaltebera» gisa hartzen du.

(Diego Sánchez Miyares dohaintza funtsa)
 

Cocodrilo enano africano (Osteolaemus tetraspis Cope, 1861)

Mapa localización

Argazkia: CC BY-SA 3.0, https://commons.wikimedia.org/w/ind ex.php?curid=28593