Filipinetako ureztagailua - naturazientzienmuseoa
Eduki publikatzailea

Filipinetako ureztagailua
Filipinetako ureztagailua
Euplectella aspergilum
(Owen, 1841)
Venusen lore saski edo kristalezko belaki ere esaten zaio, eta sei puntako espikula mikroskopikoz osatutako silizezko eskeletoa du. Horiek sortatan biltzen dira eta fina baina oso gogorra den sarea osatzen dute. Egitura horri esker, sakonera handiko itsas hondoetan bizi daiteke (normalean, 500 metrora baino gehiagora). Diseinu hori errendimendu handiko materialak sortzeko inspirazio iturri da eta aztertu egiten da.
Gure belakia maitasun kartzela ere bada Spongicola japonica espezieko izkirentzat. Larba fasean daudenean sartzen dira eta, haztean, ezin dira irten. Kristalezko horma horien babesean bizi dira, bikotekidea aurkitzen dute, ugaldu egiten dira eta hil egiten dira. Belakiak elikagaiak eta babesa ematen dizkie, eta haiek garbi eta parasitorik gabe mantentzen dute, eta, beraz, sinbiosi ezin hobearen adibide dira. Agian, berezitasun hori dela eta, Japonian eskeleto horiek oso opari preziatuak dira ezkontzetan.
NOAA Photo Library
NOAA Photo Library
NOAA Photo Library
ANZMko alea
