Eduki publikatzailea

Leporicypraea mappa maskorra

Leporicypraea mappa maskorra

Leporicypraea mappa maskorra

(Linnaeus, 1758)

Cypraeidae familiako itsas gasteropodo bat, maskor leunak, distiratsuak eta forma obalatukoak dituena. 

Leporicypraea mapparen maskorra 10 cm luze izatera irits daiteke, eta irekigune estu bat du, bi ertzetan hortz txikiak dituena. Maskorraren iruditik datorkio izena; izan ere, krema koloreko atzealdearen gainean lerro marroi eta bihurgunetsuak dituenez, antzinako mapak gogorarazten ditu. Zerrenda argi batek goiko aldea zeharkatzen du; mantuko bi lobuluak elkartzen diren tokia da. Organo horrek maskorra eratzen du eta kaltzio karbonatozko geruza berriak sortzen ditu, eta, hala, haztea eragiten du, kalteak konpontzen ditu eta beste organismo batzuek kolonizatzea saihesten du. Horregatik, leuna eta distiratsua du gainazala. 

Ohitura gautarrak ditu; marearteko eremutik 45 metro inguruko sakonerara arte bizi da, arroka azpian eta koralezko arrezifeetan, non belakiez, koralez eta beste ornogabe txiki batzuez elikatzen baita. 

Indiako eta Pazifikoko eskualdean aurki daiteke: Afrikako ekialdeko kostaldean, Itsaso Gorrian, baita Japonian, Australian eta Polinesian ere.

Argazki kreditua: Leporicypraea mappa (Linnaeus, 1758), uwkwaj-ek Marshall Uharteetan ikusia (CC BY-NC 4.0 lizentzia)
 

 
 

Banaketa: Iturria Gbif

Distribución: Fuente Gbif 

ANZMko alea

Ejemplar del MCNA