Meteoritoak - naturazientzienmuseoa
Eduki publikatzailea
Meteoritoak
Erakusketa urtebetez egongo da Arabako museoan.
Arabako Natura Zientzien Museoak aldi baterako erakusketa berri bat prestatu du, meteoritoen eta haiek Lurraren gainazalean duten inpaktuaren ondorioz sortutako beste material batzuen ehun ale baino gehiago biltzen dituena. Erakusketa Europako bilduma pribatu garrantzitsuenetako bati esker osatu da. Bilduma hori Leongo José Vicente Casadoren jabetzakoa da, eta Arabako Museoaren bildumetako ale adierazgarrienetako batzuk ere gehitu zaizkio erakusketari. Europako museo ugaritan zehar ibili beharko litzateke hain multzo esanguratsua ikusteko, zeinean tipologia ezagun gehienak ikusgai jarri baitira, besteak beste, Marte, Vesta edo Ilargitik etorritako aleak. Espainian eroritako zenbait meteorito ere erakusketaren barruan daude.
Erakusketan, basamortuko hareen gainean izandako meteorito inpaktuan sortutako beirekin egindako historiaurreko tresnak daude, bai eta Egiptoko hileta daga baten erreplika ere. Daga horren xafla burdina meteorikoz egin zen, gizateriak ezagutu zuen lehen jatorrizko burdinaz, alegia.
Bere tamainagatik nabarmentzen da gaur egun Espainian ikus dezakegun meteorito handiena. 600 kg-ko "Zeru Zelaia" da, duela 4.000 urte Argentinako iparraldean eroritako meteorito euri handiaren milaka zatietako bat.
Data
2023/06/30 – 2023/07/21