Meteoritoak - naturazientzienmuseoa
Eduki publikatzailea

Meteoritoak
Arabako Natura Zientzien Museoak aldi baterako erakusketa berri bat prestatu du, meteoritoen eta haiek Lurraren gainazalean duten inpaktuaren ondorioz sortutako beste material batzuen ehun ale baino gehiago biltzen dituena. Erakusketa Europako bilduma pribatu garrantzitsuenetako bati esker osatu da. Bilduma hori Leongo José Vicente Casado jaunaren jabetzakoa da, eta Arabako Museoaren bildumetako ale adierazgarrienetako batzuk gehitu zaizkio.
2023ko uztailera arte ikusi ahal izango da.