Eduki publikatzailea

 Venusen orrazia

Venusen orrazia

Venusen orrazia

Murex pecten

(Lightfoot, 1786) 

Venusen orrazia Muricidae familiako itsas barraskilo bat da. Maskorrak 8 eta 15 cm arteko luzera izaten du, eta sifoi kanal luzea eta arantza ugari ditu, harrapariengandik babesten eta itsas hondoetan egonkortzen laguntzen diotenak. 

Hondo hareatsuetan erdi lurperatuta bizi da, edo Indiako eta Pazifikoko eskualdeko harkaitzen eta koralezko arrezifeen artean ezkutatuta, normalean 5 eta 50 metro arteko sakoneran, nahiz eta ohikoak diren 340 m-ko sakoneraraino. 

Ohitura gautiarrak dituen harraparia da. Beste molusku batzuk, harrak eta krustazeoak jaten ditu. Erradula (hortz txikiak dituen mihi latz moduko bat) eta digestio entzima indartsuak erabiliz erasotzen die harrapakinei, maskorrak zulatzeko eta barne ehunetara iristeko.
 

Ugalketa sexuala du, eta uretan gertatzen da. Emeak ehunka arrautza dituzten kapsulak uzten ditu gainazal gogorretan. Horietatik larbak sortzen dira eta itsas korronteek barreiatu egiten dituzte.  

Espezie mehatxatua ez bada ere, arraste arrantzak eta itsas kutsadurak haren habitata hondatzen dute. Maskorren merkataritzak, gainera, kopurua murriztu du zenbait tokitan.

Argazkia: Robin Gwen Agarwal; zenbait eskubide erreserbatuta (CC BY-NC) 
 

Banaketa, GBIFetik aterata   

ANZMko alea