Arabako Natura Zientzien Museoa - naturazientzienmuseoa
BAN-Principal-Inicio-Ciencias-Naturales
Iconos Home eu Duplicate 1
Ezagutu museoa
Arabako Natura Zientzien Museoa 1986ko maiatzean ireki zen. Beheko harresi zaharreko Aldabeko atearen ondoan ireki ere, mendebaldera begira, Erdi Aroko dorre eder batean Iruñako eta Arabako Otxanda andrea eta bere senar Gereñako Joan jauna XVI. mendean bizi izan ziren lekuan.
Arabako zentro publiko honek zerbitzu eta instalazio orekatuak ditu, bai bisitarientzat eta bai ikertzaileentzat; bestalde, eskaintza museografiko erakargarria egiten du bertako erakusketa aretoetan. Horregatik guztiagatik, erreferentzia puntu bihurtu da Natura Zientzien esparruan.
Museoaren xede dira Arabako gizarteak natura zientzien esparruan duen aparteko kultura ondarearen iraupena bermatzea, errealitate horren ezaguera zientifikoan aurrera egitea eta komunikazio eredu berrien bitartez ezaguera hori kontzientzia kolektibo bilakatzea, horrekin guztiaren geo-bioaniztasunaren ezagueratik sortzen den herri ondarearen kudeaketa jasangarrian nazioarteko erreferentzia-gune bat eta kultura, zientzia, turismo, ekonomia eta aisia-fluxu berrien iturburu bat sortuz.
Halaber, Museoaren helburua errealitate bizi izatea da, bizi garen munduaren gaineko emozio eta ezagutza berrien sortzaile, proposamenetan aitzindari, etengabeko garapenean denboran zehar. Kontzeptu eta egituretan sendo, natura zientzien esparruan erreferente eta paradigma izan nahi du Espainiako museologia berrian; horrela, Gasteizek XXI. mendeko hiri gisa duen ingurumen marka finkatu eta indartuko da; Arabarena, bioaniztasun handiko lurralde gisa eta, azkenik, Arabako gizartearena, ingurumenarekiko bizi behar dugun zintzotasunaren eta sentsibilitatearen erreferente gisa.